Testuingurua
VI. Zerik kasua Hau da, kontsonantez amaitzen bada,
-IK hartzen du eta bokalez amaitzen denean,
-RIK.
Noiz eta nola erabili (9) erabil(i): utilizar? Ez da erraz norma batzuk ematea, noiz jarri behar den kasu hau eta ez nor, adibidez, jakiteko.
Hala ta guztiz (10) hala ta guztiz: a pesar de todo, zehatz zehatza (11) zehatz zehatza: muy concreto ez bada ere, kasu hauetan -ik erabiltzen dugu euskaldunok:
1) Ezezko
(12) ezezko = negativo esaldietan Ezezko esaldiak bi modutara egin ahal ditugu.
Begira adibide (13) adibide: ejemplo hauek: Nik ez dut irakaslea ikusi Nik ez dut irakaslerik ikusi Zein da bien arteko desberdintasuna? Lehen esaldian agertzen den irakaslea norbait (14) norbait: alguien ezaguna (15) ezagun: conocido da.
Pentsatu situazio honetan: goizeko hamaikak dira eta ordu horretan hasten da historiako eskola, baina irakaslea ez da oraindik (16) oraindik: todavía etorri.
Orduan, ikasle bat ateratzen (17) atera: salir da ikasgelatik eta ea irakaslea ikusi duen galdetzen dio bedelari.
Eta bedelak honela erantzuten du: Nik ez dut irakaslea ikusi Denok dakigu historia ematen duen irakaslea dela hori, hots (18) hots: eso es, irakasle ezaguna dugu.
Pentsatu orain beste egoera (19) egoera: situación honetan: manifestaldi batetan gaude eta ea ikusi duen polizia galdetzen diogu bati.
Eta hark honela erantzuten du: Ez dut poliziarik ikusi.
Polizia hori ez dugu ezagutzen, guztiz anonimoa da.
Kasu hauetan, bada, zerik kasua erabiltzen da.